Posted in | 0 comments



BIRAN DAGOEN ANTZEZLANA.
INFO GEHIAGORAKO JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

Has dadila jokoa. Ez dakigu, ordea, nola bukato den…
Emakumeak egin zion kosk sagarrari? Orduan bukatu al zen festa? Zertan ari gara jolasten? Nork zelatatzen gaitu?
Lau emakumeek jolasean parte hartzeko gonbitea luzatzen diote publikoari. Baina, une azkar batean, jokoa festa ezengonkor bihurtzen da, paradisu erori baten agertoki.
Laurek gobernatzen dituzte arauak; dena kontrolpean al dago? DJak erritmoa markatzen du, eta testura exotikoen bidez gidatu egiten du bidaia jostagarri hau, non ezer ezin den ziurtzat eman eta gauza bakarra den seguru: oraina hemen.
JOKOA Parasite konpainiaren laugarren sormen-lana da eta, oraingo honetan, publikoak antzerkira urreratzen denean dituen itxaropenak kolokan jartzea du helburu. Tematikak“jendeak gutaz pentsatzen duena”du abiapuntutzat. Festa hedonistiko baten eta buruargitasunez bustitako melankolia hordi baten artean dagoen ikuskizun honek publikoarem papera kolokan jarriko du.

 



Parasite konpainia 2017aren hasieran hasi zen hausnartzen bere hurrengo sorkuntza-lanean zer garen inguruan jolastuko eta esperimentatuko zuen. Ikertzeko aukeraturiko kontzeptuak praktikoki landu dira Baratza Aretoko Sormen Laborategi kolektiboan, bertako partehartzaileen arteko elkarlana oinarri.

Hona hemen sormen-lanaren edukien iturburua: “jendeak gutaz pentsatzen duena”; hau da, besteek gureganako duten begiradaren harira errealitate hipotetikoak sortzeko mekanismoa. Urte osoan zehar, hortxe izango du abiapuntua kolektiboaren ikuspegi artistikoak, besteen begiradaren inguruko gogoetan. Maila pertsonaletik hasi eta joera soziokulturaletara arte, nola eragiten dute gugan besteen iritzi edo aburuen inguruan egiten ditugun interpretazio hipotetikoek?

JOKOAren lan-taldeak 2017ko maiatzean hasi zuen sortze-prozesua. Parasitek galderen bidez jorratu ohi du bere ikuskizunen tematika. Galdera horiek antzezleei luzatzen zaizkie improbisazio eszenikoetan. Galdera horiek dira testua, irudia zein abestia sortzeko iturria. Izaera fisikoko improbisazioak garatzeko pizgarriak ere badira galderak, eta normalean aurrez aurre egiten dira. Hala, lan-dinamika horren bidez sortzen den materialak nortasun fisiko nabaria du, mugimenduz betea. Modu honetan eraikitako lengoaiak komunikazio-kode jakin bat ereiten du, kode abstraktoa, sensoriala eta narratiboki ez-lineala, eta honatx horren emaitza: ikusleekiko komunikazioa hitzezkoa izateaz gain, oso bisuala eta emozionala da, adimenari beharrean subkonszienteari hitz egiten diona. Parasiten nahia ez da erantzunak ematea edo proposamen didaktiko bat sortzea; ikuslearengan erreakzioak sortzea eta sentsazioak piztea baizik.