Posted in | 0 comments



Foto lanak XIX. mendearen bukaerako familia burges baten etxe zaharraren atea irekiko digu. Sekretuek urte asko lurperatuta daramaten etxe batean, hormek hitz egiten dute, eta zerbitzariek jabeei buruz xuxurlatzen. Mundu urrun horretara iritsitako argazkilari batek biztan¬le misteriotsuei mozorroa kenduko die, eta helduen mun¬duaren desegitea eta umeen erreinuaren ezarpena ikusteko aukera emango.

Sorkuntzak duela bi mendeko antzerkiaren erre¬alismoa oroitarazten du, Parasite Kolektiboaren istorioak kontatzeko berezko moduarekiko kontrastean. Baratza Aretoko antzerki ikerketa laborategiko parte hartzaileek gorpuztu eta interpretatzen dute lana, lengoaia fisiko espresionista baliatuz, Hannah Whelan-en zuzendaritza artistikoaren pean.
Bizi lanak izan zuen harrera onaren ondoren, Foto da Jaialdiaren eta Baratza Aretoaren arteko lanki¬detzaren bigarren proiektua.