Posted in | 0 comments



BIZI instalazio ibiltari eta murgilarazlea da.

Bizi zeremonia bat da, burlesque eta cabaret mundura hurbiltzen den erritual formako ospakizuna. Bidai honen barnean aurkituko ditugun pertsonaiek erraietako eta funtsezkoak diren gaietan murgilaraziko gaituzte, gure egonerokatasunean horrenbeste presentziarik ez duten gaietan hain zuzen.
BIZI deituriko karruselean, publikoari oinarrizko galdera eta arazo filosofiko ezberdinak iradokiz, heriotzarekin daukagun harremana azalduko da, bizitzaren gauza ziurrena, alegia.