Parasite Kolektiboko kideek, arte eszenikoak ulertu eta bere lan egiteko era konpartitu eta ikertzeko asmoarekin ireki dute espazio hau. Laborategian parte hartzea ensamble konntzeptuaren arabera lan egiten duen kolektiboarekin batera interpretazio eta sorkuntza eszenikoan ikertzeko aukera paregabea da.

Metodologia honek dantza eta eta interpretazioaren bitartez sormen espazio berriak sortzen ditu non, talde entzumen eta sentsibilitateatea dela medio, norbanakoaren irudiminezko adierazmen zehatza bilatzen den

Laborategiaren helburua ez da formakutza eskola izatearena baizik eta ikerketa eta esperimentazio eszenikoa sustatzea. Hori dela eta parte hartzaileei edozein disziplina fisiko edota eszenikoan esperientzia izatea eskatzen zaie. Entrenamentu saioak lan psikofisikotik abiatzen dira, hori dela eta nolabaiteko gorputz disposizio eta zorroztasun mentala beharrezkoa da.


Lanerako tresnak

Yoga, plastiques, musikaltasuna, erritmoa, arnasa eta entzutea, jolas dramatikoa, capoeira eta akrobaziak, bultzada, barne eta kanpoko estimuluak, memoria, testu sorkuntza, irudiak, objetuak, barrea eta ixiltasuna besteak beste.

Lan arloak

koordinazioa, bizkortasuna, malgutasuna, erresistentzia, zentroaren indarra, gorputzaren lerrokatzea, oreka, arnasketa eta entzutea, energia, ahotsa eta durundiak, gorputz eta ahots artikulazioa, neutraltasuna eta transformazioa, konplizitatea, espazioarekiko kontzientzia, desinhibizazioa, arriskua eta konfidantza, norberako sormenaren jarioa, gorputz irudimena, zehaztasuna eta presentzia.
Programa hau lan fisikorako eta ikerketarako aldez aurretiko jarrera daukaten interprete, dantzari, aktore, koreografo, eta zuzendariei zuzenduta dago. Azken 3 urteetan Laborategian egindako lana ildo ezberdinetatik abiatu da eta, laborategiko partehartzaileek antzeztu dituzten 3 obra sortu izan dira eta Gasteizko Nazioarteko antzerki jaialdiak komisionatu izandakoak



ORDUTEGIAK ETA PREZIOAK

Lan saioak astean 3 egunez izango dira
Asteartetik ostegunera 9:30tik-12:45ra Baratza Aretoan
Prezioa: 100€ hilean (parte hartzaileen kopuruaren araberakoa)

Ez da matrikularik ordaindu behar baina konpromezua eta jarraipena eskatzen da.

Laborategira etorri nahi baduzu bidal ezazu motibazio gutun bat honako helbidera:

parasite@salabaratza.com